lunes, 7 de marzo de 2011

BADATOR KORRIKA!!

       

Web orri honetan lortu dut informazioa erantzunak egiteko:

1. Zer da? Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.


2. Zeintzuk dira Korrikaren bi helburuak? Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.


3. Noiz izan zen lehenengo korrika? 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da.


4. Zenbagarren Korrika izango da aurtengoa?Aurtengo korrika hamazazpigarrena da.


5. Nondik nora zeharkatuko du aurtengo Korrikak eta zein egunetan? 2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du.


6.Zein egunetan iritsiko da Gasteizera? Apirileko 14ean iritsiko da Gasteizera


7. Nork antolatzen du Korrika? AEK-k, euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak antolatzen du Korrika.


8.EUSKALAKARIA hitzak zer esan nahi du? Euskalakaria Euskal Herria bizi dena edo euskaraz dakiena, eta euskara erabiltzen eta maitatzen duen pertsona da


9. Zein de Korrikaren omendua eta zergatik (hiru arrazoi)? Korrikaren omendua Hizkuntza baten biziraupenerako beharrezkoa da hiztunek erabiltzen jarrai dezaten eta seme-alabei erakuts diezaieten baldintza egokiak sortzea da. Hauek dira hiru arrazoiak:

-  Euskaltzaindia sortu zenetik, euskara babestea du xede, eta euskarari buruzko ikerlanak egiteaz gain, berari dagokio hizkuntzaren normalkuntzarako arauak eman ditu. Eta Euskaltzaindia euskara batua sortu du.

-Euskaltzaindiak euskalkien ondarea jasotzen ere jakin du, dialektologiari buruzko hainbat ikerketa eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa izenekoa egin eta argitaratu dituelarik

-Helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, eta Korrika antolatzen duen AEK bera, nondik datozen. Ezin ahaztu Euskaltzaindiaren babesean sortu zirela, eta Rikardo Arregik 1966an alfabetatze taldeak sortzeko eskatzen idatzi zuen gutunetik hona, horrenbeste izan direla helduen euskalduntzean nabarmendu diren euskaltzainak.
Nola parte har dezakezu Korrikan (hiru bide)?

-Korrika laguntzailea” euskarria erosiz.
-Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika batzordean parte hartuz.

-Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan agertuz

No hay comentarios:

Publicar un comentario